Elekaren logotipoa

ELEBILA Euskarazko bilatzailea



Bilaketa arrunta

Bilatu nahi den testua testu-kutxan idatzi eta "Bilatu" botoia sakatzea nahikoa da bilaketa egiteko. Sartutako hitz guztiak edozein ordenetan dituzten dokumentuak agertuko dira emaitzan. Elebilak euskal deklinabidearen ezagutza du eta "energia" bilatuz gero adibidez Elebilak "energiaren", "energiak", etab. itzuliko ditu "energia"z gain. Testua komatxo artean badago, emaitzan hitzak idatzitako ordenean dituzten dokumentuak bakarrik lortuko dira. Kasu honetan deklinabidearen ezagutza azken hitzari bakarrik aplikatuko zaio, hau da, "New York" bilatzen badugu "New Yorkeko" eta "New Yorken" lortuko ditugu baina ez "Newko York".

Aukerak

Bilaketak egiteko orduan bi aukera daude:
  • Euskarazko dokumentuak bakarrik bilatu: bilaketaren emaitza osatzerakoan euskaraz idatzita dauden web orriak bakarrik hartuko dira kontutan. Hau da aukera lehenetsia.
  • Edozein hizkuntzatan bilatu: aukera hau markatzen bada emaitzan edozein hizkuntzatako dokumentuak onartuko dira.

Bilaketa aurreratua

Bilaketa aurreratuak bilaketa arruntaren ezaugarri berberak ditu. Ezaugarri hauetaz gain bilaketa aurreratuak emaitzan eragina duten lau parametro definitzeko aukera ematen du. Parametro hauek uneko bilaketan bakarrik izango dute eragina.

Aukerak

  • Testua bere horretan bilatu: Aukeratuta badago Elebilak ez du deklinabidea kontutan hartzen bilaketak egiteko orduan. Erabili aukera hau sartu dituzun hitzak bere horretan bilatzea nahi baduzu. Normalean aukera hau ez dago gaituta.
  • Web guneko emaitzen kopurua mugatu: Aukeratuta badago emaitzan web gune bereko bi orri bakarrik onartzen dira. Aukeratuta ez badago ez dago mugarik gune bakoitzeko orri kopuruan. Aukera hau gaituta dago normalean eta horri esker antzekoak diren edo elkarrekin lotuta dauden web orriak ez dira emaitzan erakusten.
  • Emaitza kopurua: bilaketa baten emaitzan orri asko daudenean 10naka, 20naka edo 50naka erakusteko aukera dago. Parametro honen bidez adierazten zaio Elebilari zenbat emaitza nahi ditugun (gehienez) orri bakoitzean.
  • Estaldura: emaitzan euskarazko web orriak bakarrik lortzen direla bermatzeko hainbat iragazki erabiltzen ditu Elebilak. Iragazki hau zenbat eta zorrotzagoa izan, orduan eta zailagoa da euskaraz ez dauden emaitzak lortzea. Bestalde, iragazkia oso zorrotza bada posible da euskaraz dauden zenbait emaitza kanpoan geratzea. Egokiena iragazkia maila altuenean mantentzea da (oso fidagarria da) eta emaitza gutxi lortzen diren kasuetan iragazkia ahulduz probatzea.

Bilaketa proposamenak

Euskaraz bilaketa bat egiten den bakoitzean, Elebilak bilaketarekin aurrera jarraitzeko proposamenak ematen ditu. Proposamen hauetako batean klik egitea besterik ez dago bilaketarekin aurrera jarraitzeko. Proposamen hauen artean interesgarrienak sinonimoak izango dira. Elebilak egin duzun bilaketa aztertzen du, eta hitz bakoitzaren sinonimoen aukerak proposatzen ditubilaketa findu dezazun.

Irudien bilaketa

Irudi bilaketa egiterakoan, Elebilak sartu duzun terminoa aztertzen du. Azterketa horren informazioa erabiliz, bilaketa hedatzen du zuk erabili dituzun hitzen itzulpenak txertatuz. Jasotzen duzun emaitza bilaketa hedatu horren emaitza da. Honi esker, "auto" hitzaren bilaketa egin, eta "coche" edo "car" hitzarekin lotutako emaitzak lortu ahal izango dituzu.

Hobespenak

Hobespenetan agertzen diren aukerak bilaketa aurreratuan agertzen diren berdinak dira baina Elebilak parametroen balioak gogoratzen ditu.

© Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, S.L.

Elhuyar Fundazioko I+G sailaren teknologiarekin garatua

Live search Teknopata